XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Solutre kultura honen asiera misterio bat zaigu.

Bere bukaerarekin ere, gauz bera gertatzen zaigu.

Halako ar-lantzea lortu zuan kultura miresgarri hau, ezerren arrastorik utzi gabe galtzen da.

F. Bordes'en ustez Solutre kulturatik Madelein kulturara bitarteko pausoa, ikusi eziña da.

Arritzekoa dan gauza da hauxe: Solutre garaian ar-lantzea, goreneko maila batean dago; behe Madelein garaiko ar-lantzea aldiz, oso arlote ageri zaigu.

Ba dirudi, gaitz-aldi edo gerrate baten ondorena izango zala Solutre kulturaren ondaketa hau.

Baiñan lehen esan bezala, ez dugu arkeologi aztarnik arrazoi zihur emateko.

e) Madelein kultura.

Kultura hau indartsu dator aldi honetan Dordoña'ko lurraldeetan.

Deitura bera ere Dordoña'ko La Madelein izeneko iazimendutik datorkio.

Kultura honek, Kristo aurretiko 15.000 garren urtetatik asita, 9.000 garrenera bitartean iraun zuan.

Garai honen ezaugarrik nagusiena bezala, arte erabilkorra eta arkaitzetan egindako arte-lanak ar dezazkegu.

Halaz ere, garai hontako arri-lantzearen eta ezur-lantzearen ezaugarriak adieraziko ditugu lehenik.

Madelein kultura hau gehienbat Frantzia'ko lurraldean finkatua egon arren, Suiza'n, Belgika'n, Alemania'n, eta Pirene mendien ego aldetik ere zabaldu zan.

Prehistolari askok sei alditan banatzen dute Madelein garai hau.

Aurrenengo iru aldiak, Behe Madelein'ekoak bezala artzen dira; eta Goi Madelein'ekoak bezala iru azkenak.

Behe Madelein garaia, Wûrm III garrenaren eta Wûrm IV garrenaren interestadioan, hau da, izozte barruko egurasti biguneko aldi batean gertatzen da.

Goi Madelein garaia aldiz, Wûrm IV garreneko azken izozte aldiaren bukaerarekin baterakoa da.